2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

Hezkuntza sistema Euskal Herrian

EAE- ak Espainian ezarritako hezkuntza-sistema jarraitzen du. 

Eskola publikoak eta pribatuak bereizten dira, zeintzuk gobernuaren subentzioak dituzten. Publikoak doakoak dira, pribatuak berriz ordaindu beharrekoak.

HEZKUNTZA SISTEMA, honela banatzen da

HAUR HEZKUNTZA: 0-6 urte bitartekoa, derrigorrezko eskolaratze aldia 6 urterekin
  • Bi ziklo bereizten dira: (0-3) urte eta (3-6)
  • HELBURUAK: Garapen fisikoa, afektiboa, soziala eta intelektuala
LEHEN HEZKUNTZA: derrigorrezkoa 

3 ziklo: 1. zikloa, 6-8 urte, 2.zikloa, 8-10 urte eta 3. zikloa 10-12 urte

Erlijioa: eskola publikoetan aukerakoa da, baina, pribatuetan derrigorrezkoa izan ohi da, eskola pribatu askotan erlijioak garrantzi handia du. 

Ereduei dagokionez, hiru daude: A,B,D

Ikastetxe bakoitzak bere proiektuak ditu:

  • Ikastetxearen hezkuntza proiektua
  • Ikastetxearen hizkuntza proiektua
  • Ikastetxearen kurrikulum proiektua
Hizkuntzak: Gaztelania, Euskara eta ingelesa izaten dira.
Ordutegia: Goizez eta arratsaldez, astelehenetik ostiralera.






Nolakoa da hezkuntza sistema Marokon?


  • 1963. urtean Marokoko hezkuntza sisteman, eskolaratze adina 7-13 urte bitartean ezarri zen. 
  • 1990an erreforma egin zen hezkuntza sisteman: helburuak
    • analfabetismoaren kontrako borroka
    • hezkuntzaren kalitatea hobetzea
    • hezkuntza pribatuaren garapena
    • sexuaren arteko desberdintasunaren kontrako borroka
Emakumeen artean, Analfabetismo tasa handia
Analfabetismo tasa hau, handiagoa baserri-giroan hirietan baino.
Hezkuntza sistemaren barruan, erlijio islamikoa sartzen da. 

Hezkuntza publikoa eta pribatua eskaintzen da, baina gehienak publikoetara joaten dira. 
Pribatuak: gobernuaren menpe daude eta oso jende gutxi eskolaratzen da hauetan. 

Hezkuntzak ez du zerikusirik baserri giroetan edo hiretan. Baserri giroetan, haurrak ez dira ia eskolara joaten, anai-arrebak edota etxeko lanak egiten geratu ohi dira. 

ESKOLA KORANIKOAK: 4 urtetik 6-7 urte arte. Sistema pedagogikoa koranean oinarritzen da eta hezkuntza morala eta erlijiosoa transmititzen da. 

Liburuak: gurasoek erosi behar dituzte, estatuak subentzionatzen dituzte eta ez dira oso garestiak. 

Ordutegia: goizez edo arratsaldez, 5 ordu irauten du eskolak eta astelehenetik larunbatera. 

Ratioa: aldagarria da, auzoen eskaeraren arabera 20 ikaslekoa edo 40-42 ikaslekoa izan daiteke. 

HAUR HEZKUNTZA: bi zentro mota
  • Maternelle eskolak: 2-6 urte
  • Eskola koranikoak: 4 urtetik 6-7 urterarte
LEHEN HEZKUNTZA: bi ziklo bereizten dira 

1- zikloan: 6 kurtso 6-12 urte bitartean
2- zikloan: 3 kurtso 12-15 urte bitartean

BIGARREN HEZKUNTZA: 3 kurtso bereizten dira 15-18 urte

bi modalitate: 1- orokorra eta 2- teknikoa

HIZKUNTZAK: Frantsesa, gaztelania, arabiera eta ingelesa.





Nolakoa da hezkuntza sistema Errumanian?

Errumanian, demokrazia ezarri zenean, aldaketa ugari eman ziren eta hezkuntza esparruan ere aldaketak nabarmenak izan ziren.

HEKUNTZA SISTEMA: 
  • Irekia eta malgua
  • Aukera berak
  • Dohako hezkuntza
  • Erlijioa beharrezko irakasgai gisa
  • 1999 an erreforma, curriculumean, irakasleen formazioan eta ebaluazioan.
Beharrezko eskolaratze adina 6 urterekin hasten da eta grado 10 kurtsorarte irauten du
Hizkuntza berriak sartzeko proposamenak
Zentro pribatuak oso gutxi dira, batez ere ingeles eskolak eta ez dute subentziorik.
Derrigorrezko eskolaratze adina 7 urtetik 15 urterarte

HAUR HEZKUNTZA: 

3-7 urte, ez da derrigorrezkoa eta dohakoa da.
Ratioa: 20 ume klase bakoitzeko

Haur hezkuntzan helburu nagusiak:
  • sozializazioa
  • garapen mentala
  • garapen emozionala
  • garapen kognitiboa
  • garapen intelektuala
Ordutegia:
  •  4 edo 5 orduko programa goizez
  • 8-9 ordu eguneko
LEHEN HEZKUNTZA ETA BIGARREN HEZKUNTZA: 

Lehen hezkuntzan, 4 kurtso bereizten dira eta bigarrenean bi gradu daude, "inferior" eta "superior"
inferior: 11-14 urte bitartean eta superior: 15-18 urte bitartean eta hau ez da derrigorrezkoa 


2013(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

ERRUMANIA



Errumania, Europar batasuneko estatua da eta Europako ekialdean kokatzen da.

Hiriburua: Bukarest da. 


Hizkuntzak: Errumaniera, hungariera eta alemana dira.


OHITURAK: 


Martisor jaia: Martie esanahia du, "Marzo" errumanieraz. Festa honek, udaberriari hasiera ematen dio.


Paste jaia( aste santua): Kristoren berpizkundea ospatzen da. 


Gabonak: gabonak abenduaren 25 ean ospatzen dira. 


HEGO AMERIKA

Hego Amerika, Amerikako  azpikontinente bat da eta Hego hemisferioan kokatzen da. 

Hainbat herrialdez, osatuta dago, hala nola, Argentina, Bolivia, Brasil, Chile, Colombia, Ecuador, Guyana, Paraguay, Peru, Surinam, Uruguay eta Venezuela. 


Biztanleria: 404.903.000


Hizkuntzak: gaztelania, portugesa, ingelesa, nederlandera, frantses eta kreole.


Erlijioa: Kristau erlijioa da nagusi.





MAROKO



Maroko Afrikako ipar-mendebaldean kokatzen da.  

Hiriburua : Rabat da, baina hiri nagusia Casablanca da 
Hizkuntza: Arabiera da. 
Erlijioa: Islam 

OHITURAK:
Erlijioarekin harremana duten festek , egutegi musulmana jarraitzen dute. Garrantzitsuena edo ohikoena
 RAMADAN-a , da. 
Ramadana , islamdar egutegiaren bederatzigarren hilabetea da. 30 egunez osatua dago. Hilabete honetan Alak Mahomari korona bidali ziola oroitzen dute musulmanek.
Hilabete sakratua da. Egunez jatea, alkohola edatea, erretzea eta baita sexu harremanak izatea ere debekatua dute. Bakarrik gauean jan dezakete.  Honek 06:00etatik eta 20:30etara irauten du gutxi gorabehera, eta tarte horretan, egunean 5 otoitzaldi egin behar dituzte.
Musulman guztiek egin behar dute urtero, haurrak eta haurdun dauden emakumeak izan ezik. 

  • Janzkerari dagokionez, emakumeek eramaten dute. 


 

IMMIGRAZIOA EUSKADIN

Azken urteotan, Euskal Herrira inmigrante ugari etorri dira. 90 hamarkadatik, aurrera inmigrazioak gora egin zuen eta gure autonomi erkidegora pertsona ugari etorri ziren eta gaur egun ere, etortzen dira.

Hainbat herrialdetatik datoz, hala nola

  • Errumania
  • Maroko
  • Kolombia
  • Bolivia
  • Portugal
  • Ekuador
  • Brasil
  • Argelia
  • Paraguay
  • Txina. 


Pertsona hauek, beste herrialde batetik datoz, non bere kultura, arau, balio eta ohiturak guztiz desberdinak diren. 

Horrez gain, hezkuntza sistema ere desberdina da. Hori dela eta oso interesgarria iruditzen zait, zenbait herrialdetako ezaugarriak eta hezkuntza sistema aztertzea. Beraz, hiru herrialde ezberdinetako hezkuntza sistema konparatzea erabaki dut. Horretarako, Maroco, finlandia, turkia eta euskadi aukeratu ditut.  







.

2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

KULTUR ANIZTASUNA





ONGI ETORRI!!!





Nire izena Kistiñe da, Blog honen egilea naiz eta haur hezkuntzako magisteritza gradua ikasten ari naiz, Leioako unibertsitatean. Unibertsitatean sartu baino lehenago, haur hezkuntzako goi mailako zikloa egin nuen beraz, haurrekin izandako esperientziak oso aberasgarriak izan dira.  Nire bloga, jaio hazi hezi izendatu dut, nire ustez oso garrantzitsua baita haurrei jaiotze momentutik heziketa on bat bermatzea. Horretarako, aukeratuko dudan gaia ,  kultur aniztasuna da. Gai hau, gaur egun oso ohikoa da gure eskoletan. Azkenaldi honetan, inmigrazioaren kopuruak gora egin du eta gero eta atzerritar gehiago dago gure eskoletan. Modu honetan, kultur aniztasuna ezagutzeko aukera dugu eta oso interesgarria iruditzen zait beste kultura batzuetako, janari, ohitura, tradizo, balore, arau... elementuak ezagutzea eta denok konpartitzeko aukera izatea.