ASTEKARIA


  • LEHENENGO ASTEA:

IKT ikasgaian egin eta landuko ditugun praktikei buruz hitz egingo dut. Lehengo eta behin, ikasgai honetako gida praktikoa aztertu genuen, hiruhilabete honetan landuko ditugun kontzeptuak komentatuz eta ordenagailuekin erabili ditzakegun zenbait programa aztertu ditugu, esaterako, software, hardware, sistema eragileak...
Hau da, ordenagailuak kanpotik eta barrutik ezagutzeko aukera izan dugu.

Gainera, taldeka zenbait galdera erantzun ditugu, teoriarekin zerikuisia dutenak, ariketa honen bidez, zenbait zalantza argitu ditut. 

Horrez gain, ikasle bakoitzak bere fitxa pertsonala egin du. Bertan gure datu pertsonalak eta abarreko datu garrantzisuak ageri dira.



  • BIGARREN ASTEA: 

Bigarren aste honetan, aurreko klasean taldeka landutako galderak aztertu, zuzendu eta denon artean komentatu genituen.
Gero, Gmail kontu bat zabaldu genuen, nik orain harte hotmail kontua erabili izan dut eta honen inguruan informazio gutxi izan dut. Gmail kontua zabaltzeaz gain, honen aplikazioak erabiltzen ikasten ari gara, hala nola, artxibatu, etiketak egin, karpetak egin, dokumentuak drivean jarri... 

Orain blog bat sortzeko aukera eman digute. Lehenik eta behin, blogaren gaia pentsatu behar dugu eta gai honen inguruan nola antolatu nahi dugun pentsatu behar dugu. Blog honek, hezkuntza munduarekin erlazioa izatea beharrezkoa da. Orduan, blogger izena duen pagina batera sartu eta sortu egin dugu, nik jaio hazi hezi izena jarri diot. Hurrengo egunetan, blogarekin lanean hasiko gara. 

  • HIRUGARREN ASTEA: 

Hirugarren astea, modulu lana lantzeko astea izango da beraz, ez dugu gure plangintzarekin jarraituko. Nire kasuan, IKT-ko irakaslea da, gure modulu lanaren tutorea eta gure lana aurrera eramateko asmoz, web orrialde bat sortu behar dugu, google sites-en. Horretarako, irakaslearen laguntza ezinbestekoa dugu. Hala ere, interesgarria iruditzen zait, gure modulu lana ikt-ekin harremana izatea, izan ere oso aberasgarria da, gure etorkizunerako. 


  • LAUGARREN ASTEA: 

Laugarren astean, blogarekin lan egiten hasi gara, lehenik eta behin, gaia pentsatu egin dut, nik kultur aniztasuna lantzea erabaki dut. Hori dela eta, Euskal autonomi erkidegoan, dauden inmigrante kopurua aztertu eta zenbait herrialde deskribatzea da nire ideia, horrez gain, zenbait hezkuntza sistema konparatu eta aniztasunaren trataera landu nahi dut. 

Bloga sortu ondoren, apur bat honek eskaintzen dituen funtzio eta baliabideak aztertzen aritu naiz. Beraz, lehenik eta behin, fondo bat aukeratu dut, horretarako: diseino, personalizar eta fondoa aukeratu dut. Horrez gain, erlojua eta egutegia jarri ditut. Gadgets- ak aztertu ditugu. Erlojua eta egutegia jartzeko interneten bidezko orrialdeak erabili ditugu, adibidez, clocklink.  Horrez gain, orrialde ezberdinak eratzen irakatsi digu irakasleak, nik bi jartzea erabaki dut, astekaria eta orri nagusia. Horri nagusian, nire blogean landu nahi dudan gaia ageriko da eta astekarian berriz, gure klase praktikoetan lantzen dugunaren informazioa eskainiko dut. 

Gainera, videoak eta irudiak jartzen ikasi dugu eta blogean publikatzen duguna berriro editatzeko baimena ere. Momentuz oso gustura sentitu naiz, blogarekin lanean oso interesgarria iruditu zait orain arte egindako ekintza guztiak.

  • BOSTGARREN ASTEA: 

Aste honetan, proiektuarekin lanean hasi gara, taldeka bildu gara. Nire kasuan, nire taldekideak hauek dira: Ane, Iera, Leire, Ainhoa eta Ainhoa. 
Lehenik eta behin, talde fitxa burutu dugu, taldekide bakoitzaren datu pertsonalak argazkia eta rol bat definituz. Gero, irakasleak web sitea nola sortu behar zen azaldu eta zabaldu egin dugu, gureak umeak sarean du izena. Azkenik egoera irakurri galdera batzuk erantzun ditugu taldeka, egoeraren azterketari forma emateko asmoz. 

Los getas y los pasotas, testua etxean irakurri behar izan dugu, talde txikian komentatu eta ideiak atera ditugu. Ondoren, denon artean komentatu dugu, eta ikasle batzuk interesgarriena iruditu zaiena komentatu dute eta hausnartu egin dugu. Zenbait galdera landu ditugu, zer dira jetak, pasotak, zer egin hauen aurrean...? 
Ariketa hau bukatu ondoren, proiektuarekin lanean jarraitu dugu, hipotesiak amaitu, kronograma antolatu(proiektua egiten jarraitu beharreko atalak zehaztuz) eta mapa kontzeptuala (mindomo programarekin)  edo eskema mentala egin ditugu. 

  • SEIGARREN ASTEA: 


Ikt irakasgaiko praktikan aste honetan, proiektuarekin aritu gara lanean gida jarraituz, hurrengo puntuak landu ditugu. Gaitasun digitala, landu dugu, horretarako informazioa irakurri eta hausnartu dugu eta gero mindomo programarekin mapa kontzeptual bat egin dugu. Bertan definizio, ezaugarriak...  kontzeptuak sartu ditugu. Egia esan, gai honetan zalantza ugari izan ditugu, hasiera batean ez genekien zer zen gaitasun digitala. 

Ondoren beste ariketa bat burutu dugu, sarean dagoen materiala aztertuz. Ariketa honetan, hainbat web orrialde aztertu ditugu eta bat aukeratu egin dugu, gero gidan zegoen fitxa bat bete behar izan dugu, aukeratutako web orrialdean, zegoen informazioarekin. Hala nola, izena, diseinua, deskripzioa edukia...

Asteartean, aurreko egunean bukatu ez genituen ariketekin jarraitu dugu, hau da gaitasun digitalaren mapa. Irakasleak hau bukatzeko agindu zigun eta klasearen bukaeran talde bakoitzak bere proiektuaren nondik norakoak azaldu behar izan ditu. Hau egin ondoren, suertatu zaizkigun zalantza eta dugun informazioarekin hausnarketa egiten hasi gara. 


  • ZAZPIGARREN ASTEA: 

Aste honetan hainbat ekintza burutu ditugu. Lehenik eta behin, web orrialdeak aztertzeko fitxa bukatuta eraman behar izan dugu, aipatzekoa da bakoitzak bat bete behar duela eta gero komunean jarri. 
Ondoren, interesgarriena aukeratu behar dugu, gure sitean publikatzeko. 

Orduan taldekide guztiak elkartu gara era bakoitzak aztertutakoa gainontzekoei kontatu egin diogu eta azkenean taldekide batena aukeratu dugu sitean jartzeko eta klase aurrean aurkezteko. 

Aukeraketaren helburuak edota oinarriak hurrengoak izan dira:intersgarriena, gure gustokoena, gelan landutako atalak zituena edo azaltzeko atal gehien zituena.... 

Gure taldeak bezala, gainontzeko taldeek  URL web helbidean aztertutakoa azaldu egin dute eta konturatu gara elementu gehienak behin eta berriro errepikatu direla. 

  • ZORTZIGARREN ASTEA: 

Aste honetan, modulu lanarekin jarraitu egin dugu eta ez dugu klaserik izan. Nire kasuan, nire taldeak eta nik aurkezpena egin dugu eta horretarako Ikt- ak erabili ditugu. Lan handia izan dugu, gure lana aurkezteko movie maker bat egin baitugu. Horrez gain, gure proposamenen artean bilera bat egitea erabaki dugu eta horretarako antzerki antzeko bat prestatu dugu , PPT baten laguntzaz. 

Beraz, aurkezpena egin ondoren, esan dezaket, oso gustora nagoela egindako lanarekin. Nire ustez, lan handia da burutu egin duguna, eta merezi dugun nota altua izango beharko litzatekeela uste dut. Astean zehar, gainontzeko taldeen aurkezpenak ikusi ditugu eta gehienak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Guztiok, Ikt-ak erabili ditugu, gure lana aurkezteko, beraz esan dezaket ikt hezkuntzan funtzio handia betetzen dutela eta hauek baliabide aberats ugari eskaintzen dizkigute. 

  • BEDERATZIGARREN ASTEA: 
Aste honetako bi klaseak proiektuarekin jarraitzeko eta amaitzeko erabiliko ditugu. Lehenik eta behin, gida hartuz egindako puntuak begiratu eta errepasatu egin ditugu eta  egiteko ditugun zereginak zeintzuk diren aztertu eta haiekin lanean hastea erabaki dugu. Egoerari irtenbidea emateko asmoz, proposamenak pentsatu eta burutu egin behar ditugu. Hasieran apur bat galduta aritu garela aipatu behar dut, ez genekien nondik hasi ezta zer lortu nahi genuen ere, nire ustez apur bat estresatu egin gara. Baina azkenean, hainbat proposamen bururatu zaizkigu eta idazten hastea erabaki dugu. 

Horretarako orden bat jarraitzea beharrezkoa dela uste dugu eta honela antolatu dugu gure proposamena: Sarrera, justifikazioa, gida didaktikoaren puntuak jarraitu eta azkenik materiala diseinatu egin dugu. Prosamenaren barruan ekintza ezberdinak sortu ditugu eta horrez gain helburuak eta ebaluazio irizpideak ezarri ditugu. 

Aipatu beharra daukat, gaur irakasleak, hiru programa ezberdinen erabilera azaldu egin digula, eta horietako bat gure proiektuaren proposamenean erabili egin dugu. 

Glogster: Poster digitalak egiteko. Testua, irudi finkoa, bideoa eta soinua ipini dezakegu

Gonomo:  Irudi politak egiteko, saguaren erabilera.

Voki:  Haurrekin erabiltzeko aproposa


  • HAMARGARREN ASTEA: 
Gaur azken aurreko klasea dugu, eta gaurko zeregina hurrengo hau izan da: lehenik eta behin blogarekin aritu gara lanean. Ikasle bakoitzak genituen zalantzak argitzen saiatu gara eta irakasleak gure blogean jarri beharrekoak errepasatu egin ditu hala nola; erlojua, egutegia, orrialde ezberdinak...

Hau bukatu ondoren, proiektuarekin jarraitu dugu lanean, bihar azken eguna baita eta aurkezpenak egin behar ditugu. Nire taldean, sitean jartzeko talde argazkia egin dugu eta ondoren, dena errepasatzen aritu gara. Azken finean, dokumentu pilo bat genituen eta dena batzeko ordua da. Dokumentu guztiak aztertu ondoren, sitera igotzen hasi gara, baina arazo ugari izan ditugu, baina azkenean sitea ordenatzea eta dokumentu guztiak igotzea lortu dugu. 

Gaur IKT irakasgaiko azken eguna da, gaur gure proiektuaren aurkezpenak egin behar ditugu. Talde guztiok gaur egin dugu aurkezpena. 
Gure taldearen txanda heldu denean, apur bat urduri jarri naizela aitortu behar dut, baina azkenean nahiko gustora aritu naiz, azalpenak ematen. 

Nire taldeak, gainontzeko beste taldeen antzera sitea azaldu dugu, eta gure siteko atal bakoitzean jarritakoa edota egindakoa azaltzen saiatu gara.
Aurkezpenak bukatu ondoren, irakasleak hausnartzeko aukera eman digu. 

Hausnarketa hauek egin ondoren, argi geratu da, gelan iritzi aniztasun ugari egon dela, batzuk ikt-ak  haur hezkuntzan sartzearen aldekoak dira eta beste batzuk ordea, ez. Nire kasuan, Ikt- ak hezkuntzan sartzearen aldekoa naiz, nire ustez, gaur egun bizi garen munduan ikt-ak ezinbestekoak dira eta haurrei txikitatik hauekin lan egiteko aukera ematen badiegu etorkizunean erreztasun handiagoa izango, beraz hau eskoletan lantzea beharrezkotzat bihurtzen da. Hala ere, ez dezagun ahaztu, egiten duguna egiten dugula, haurra bera eta bere garapena errespetatu beharko dugula. Beraz Ikt- ak bai baina kontrola ere bai!

Amaitzeko esan beharra dut, irakasgai honetan pilo bat gauza ikasi ditudala eta guztiak oso baliagarriak izango zaizkidala. Hiruhilabeteari hasiera eman genionean, IKT-ak zer ziren ere ez nekien eta apur bat galduta sentitu nintzen lehenengo egunetan. Denborak aurrera egin duen heinean, nire interesa pizten joan da eta nire trebezia ere. Hasieran nire burua, nahiko trakets ikusten nuen, baina asko hobetu dudala uste dut. Ikasi ditugun, programa zein aplikazio berri guztiak hezkuntzan erabiltzeko oso aproposak direla uste dut.

Azkenik, oso gustora aritu naiz irakasgai honetan eta erabilitako eta ikasitako gauza berri guztiak nire etorkizunerako oso baliagarriak suertatuko zaizkidala uste dut. 















1 iruzkin:

  1. Gaurko, klase praktikoan hainbat gauza ikasi ditut. Blogaren inguruko elementu gehiago ikasi ditut. Lehenik eta behin, gadgets- ak aztertu ditugu, egutegia eta ordutegiak sartzen ikasi dut. Horretarako, interneten bidezko orrialdiak erabili ditugu. Horrez gain, astekaria sortu dut, horrela astean behin nire bloga eguneratuko dut.

    ErantzunEzabatu