2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

HEZKUNTZA SISTEMA IDEALA: FINLANDIAKO HEZKUNTZA

Nolakoa da Finlandiako hezkuntza sistema?

Finlandiako hezkuntza sistema eredugarritzat hartzen da. Hainbat ikerketek agerian utzi dute, Finlandiako hezkuntza sistema dela, ikasleengan emaitza hoberenak lortzen dituena. Finlandiak, 5.200.000 biztanle ditu eta munduko alfabetatze tasa handiena duen herrialdea da.

Finlandiako gizartean, hezkuntza oso baloratuta dago hori dela eta garrantzi handia ematen diote hezkuntzaren kalitateari bai, irakasleen profesionaltasunari, "ohorea" da irakasle izatea
Estatuak duen diru publikotik diru asko inbertitzen du hezkuntzan eta hezkuntza guztiz doakoa da.
Horrez gain, jantokia, garraioa eta materiala doakoak dira. Unibertsitate ikasketak ere doakoak dira beraz, herritar guztiek ikasteko aukera dutela esan dezalegu. Amatasun eta aitatasun baimena hiru urtekoa da.

EZAUGARRI NABARMENAK:


  • Eskolaratze adina, 7 urterekin hasten da
  • Ikasle bakoitzaren arreta pertsonala eta berezia
  • Hezkuntza sistemako kide guztien elkarlana eta kooperazioa. Hezkuntza sistemako etapa guztiak osotasunean lan egiten dute.
  • Irakasleen askatasuna, hezkuntzan erabakiak hartzeko aukera
  • Irakasleen etengabeko formakuntza eta konpromesua
  • curriculuma moldatzeko aukera
  • Material didaktiko egokiak
  • Irakasleen hautaketa eta prestakuntza: Batxilergoan, 10 etik 9 baino nota altuagoa eskatzen zaie eta horrez gain, test eta elkarrizketa pertsonalak, sentsibilitate maila neurtzen da. Prestakuntzari dagokionez, praktika ugari egiten dituzte eta askoz ere kreditu gehiago dituzte. Eduki teorikoetatik haratago doan irakaslea eskatzen da, zein bere lanaren hausnarketan oinarritzen dena.
  • Legeak, askoz gehiago irauten dute, ez badago estatu akordiorik, hezkuntza krisian dago.
  • Ikasgela bakoitzeko 15 edo 16 ikasle daude eta ikasle batek arazoak dituenenan 10 ikasle baino ez daude eta horrek laguntza bereziak ditu. 
  • Irakurketa funtsezkoa da haientzat, familiek asko laguntzen dute horretan, denek irakurtzen dute etxean. Liburutegi eta liburu izugarri dituzte eskuragarri. Komunitate guztiak bultzatzen ditu haurrak irakurketara. 9 urterekin lehenengoak dira irakurketa ulerkorrean mundu mailan.
  • Komunitate irekia eta inplikatua da, gurasoek hezkuntzan zuzenean parte hartu dezakete, eskolaz kanpoko ekintzak, ikastetzeko ateak irekita daude...
  • Laguntza publikoak, ez dago bekarik, liburuak, garraioak eta jantokia doakoak dira.